2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

Aurkezpen txiki bat...

   EGUNON GUZTIOI!

Nagore Fernández deitzen naiz eta Euskal Herriko Unibertsitatean Haur Hezkuntza ikasten ari naiz. Duela hilabete bat gutxi gora behera practucum-a egiten egon ginen eta berriro ere, tamalez, klasera bueltatzea tokatzen zaigu...bigarren maila honetan, beste batzuen artean, Informazio eta Komunikazio Teknologiak Haur Hezkuntzan ikasgaia dugu, eta ikusten duzuen bezala blog bat idaztea propasatu digu irakasleak eta honetan gaude.


Hainbat gai pentsatu ondoren, hala nola, jolasak hezkuntzan, telebistaren eragina umeen garapenean, umeen garapen psikomotorra, adimen emozionala, garapenean arazoak dituzten umeak e.a. azkenean ABESTIEN ETA IPUINEN GARRANTZIAZ HAUR HEZKUNTZAN arituko naiz.


Gai hau oso interesgarria iruditzen zait, gainera praktiketatik nator eta abestiak eta ipuinen garrantzia haur hezkuntzan (batez ere 2 urteko gelan) ikusteko aukera izan dut. Beraz, buruari hainbat buelta eman eta gero, honen inguruan idaztea erabaki dut. Ahal dudan informazio guztia bilatzen saiatuko naiz eta aurkitzen dudana argitaratuko dut, astean behien gutxienez. Informazioa ez ezik, nire iritzia, bideoak eta argazkiak ere ipiniko ditut. 


Besterik gabe, zuen gustokoa izatea espero dut.

Ondo izan!