2014ko urriaren 20an
Gaur astelehena, IKT ikasgaia lantzen hasi gara. Aurreko astean Gorkarekin ikasgaiaren aurkezpenean egon eta gero, zalantza batzuk suertatu zitzaizkigun, hala nola, azterketa egongo zenik, nork emango zituen klase teorikoak e.a. Josunek genituen zalantzak argitu eta gero lanean hasi gara. Lehenik eta behin, ikasle bakoitza OpenOffice writer programa erabiliz, gure fitxa pertsonala egin eta egelara igo dugu.
Materiarekin hasteko, Web 1.0 eta web 2.0-ren inguruan zer dakigun bakoitza azaldu eta gero bideo labur baina adierazgarri bat jarri digu (Ikusi). Hau eginga, teoriara jo eta bereizitasunak sakonki ikusi ditugu power point baten bidez.
Geroago, IKT-ren inguruko ideia batzuk argitu dizkigu beste power point baten bidez, hala nola, ordenagailua eta euren osagarriak, ordenagailuan dauden programak, fitxategi motak, memoria eta azkenik softwarea.
Programa batean zentratu gara, Gmailean. Bakoitza gure kontua zabaldu, mezuak nola bilatu, artxibatu eta etiketatu, etiketak eta filtroak nola sortu, eta aplikazioak (drive, alertas, academic) nola erabiltzen diren laburki azaldu du. Jarraian, Googleri etekin handiena nola atera eta bilaketarako aholkuak ikusi ditugu.
Azkenik, eta klasearekin amaitzeko, blogak gaian sartu gara. Zer diren, zertarako balio duten e.a. argitu ostean, blog bat zabaltzea izan da gure eginkizuna. Eta honetan gaude, blogak nola funtzionatzen diren ezagutzen, geroago eta pixkanaka aukeratu dugun gaia bideo, informazioa, artilu eta argazkien bidez jorratzeko.
Geroago, IKT-ren inguruko ideia batzuk argitu dizkigu beste power point baten bidez, hala nola, ordenagailua eta euren osagarriak, ordenagailuan dauden programak, fitxategi motak, memoria eta azkenik softwarea.
Programa batean zentratu gara, Gmailean. Bakoitza gure kontua zabaldu, mezuak nola bilatu, artxibatu eta etiketatu, etiketak eta filtroak nola sortu, eta aplikazioak (drive, alertas, academic) nola erabiltzen diren laburki azaldu du. Jarraian, Googleri etekin handiena nola atera eta bilaketarako aholkuak ikusi ditugu.
Azkenik, eta klasearekin amaitzeko, blogak gaian sartu gara. Zer diren, zertarako balio duten e.a. argitu ostean, blog bat zabaltzea izan da gure eginkizuna. Eta honetan gaude, blogak nola funtzionatzen diren ezagutzen, geroago eta pixkanaka aukeratu dugun gaia bideo, informazioa, artilu eta argazkien bidez jorratzeko.
2014ko urriaren 27an
IKT ikasgaiko bigarren eguna izan da gaurkoa. Autobusen greba dela eta, ezin izan dut garaiz heldu, horregatik, falta izan dudan ordu erdian zer egin duten nire klasekideari galdetu diot. Dirudierez, pasaden astean bidalitako "Euskara 2.0: zer da hori?" testua komentatzen eta ideia nagusiak azpimarratzen egon dira.
Jarraian, teoriarekin hasi dira. Gaurko gaia konpetentzia digitala eta gaitasun digitala izan da nagusiki. Eskolan lantzen diren oinarrizko gaitasunei buruz eta analfabetizazio digitalari buruz hitz egin dute beste gauzen artean. Geroago bideo bat jarri die "Analfabetización digital" izenekoa, eta justu bideoaren erdian sartu naiz. Pixkabat galduta ibili naiz hasieran ez nekielako zertaz hitz egiten ari ziren baina azkar harrapatu dut klaseko haria. Bideoa ikusi eta gero, gaia komentatu eta teoria alde batera utzi dugu.
Ondoren, blogekin jarraitu dugu. Lehenengoz, beste horri bat sortu (materiala izanekoa), etiketa berriak ipini, gure ikaskideen blogen zerrenda antolatu eta blogaren artxiboa gehitu dugu. Hau eginda, gure kabuz lan egiten utzi digu, gure gaiari buruzko mezu berriak idazten hain zuzen ere.
Amaitzeko, taldeetan egin beharreko proiektua zertan datzan azaldu digu irakasleak, lehenbailehen lan egiten hasteko. Taldeak eratu, gure website sortu eta egoeraren azterketa egin dugu gaur popplet programarekin.
2014ko azaroaren 17an
Gaur klasea aurreko
asteetan zehar emandako teoria komentatzen hasi gara; bi asteko geldialdia egin
eta gero pixka bat galduta sentitu garelako eta berriro ere lanean hasteko,
gauzak oroituz.
Behin hau eginda, identitate digitala zer den aztertzen
egon gara, gaurko gaia hau izan da eta, espazio sozial honetan zer garen gu
zehaztea. Irakasleak galdera batzuk planteatu dizkigu sarrera moduan:
- Zerrendatu erabiltzen dituzun aparailu elektronikoak: mugikorra, etxeko telefonoa, portatila, tableta-a eta mahai ordenagailua nire kasuan.
- Zer erabiltzen duzu Interneten sartzeko? Telefono mugikorra gehienetan. Portatila, mahai ordenagailua eta telebista sarritan ere.
- Zer egiten duzu Interneten? Telebista ikusi, informazioa bilatu, lanak egin, sare sozialak erabili, erosketak, musika entzun eta pelikulak ikusi beste gauza batzuen artean.
- Zenbat denbora ematen duzu egunean? Denbora gauza erlatiboa da, baina orokorrean gutxi gora behera 2 ordu eguneko.
- Zein aplikazio erabiltzen dituzu? Whatsapp, Twitter, Facebook, Instagram, Avary….
Galdera hauek erantzun eta
gero, Interneten gure datuak ematearen edo ez ematearen garrantziaz aritu gara.
Horretarako bost talde egin eta hainbat bideo ikusi ditugu gero gure IKT-teko
taldeari komentatzeko.
- Lehenengo bideoan, Amazing mind-reader reveals his "gift", Pertsona batzuei leku batean sartzen diete eta beste batek bakarrik haien izena jakinda, haiei buruzko informazioa daki, Interneten jarri dutelako. Transmititu nahi digun mezua kontuz ibili behar garela da, Interneten guri buruzko informazio asko jartzen dugulako eta askotan kontziente ez garela.
- Bigarren bideoan, Si no lo haces en tu vida normal...¿porque lo haces en internet?, neska bat agertzen da jendeari aurrez aurre bere bizitza osoa kontatzen nahiz eta beste pertsonari bost axola, interneten eta sare sozialetan guk egiten dugun bezala. Transmititu nahi duen mezua, gure informazioa ez zaiela besteei inporta da.
- Hirugarren bideoan, Once posted You lose it, neska batek argazki bat jartzen du eskolako kortxoan. Konturatzen denean jende guztia ikusi eta fotokopiatu duela kendu nahi du, baina beranduegi da, argazkia beti berragertzen da, berdina interneten gertatzen da, zerbait igotzen duzunean edonor jaitsi dezakelako eta nahi duenean berriz igo. Mezua zera da: behin zure argazkia leku batera igoz gero, ezinezkoa dela aztarna ezabatzea.
- Laugarrenean, Identidad Digital, identitate digitalari buruz hitz egiten du, eta honek gure bizitzan izan dezakeen eraginaz ere. Pasahitzen inguruan aritzen da.
- Azken bideoan, Identidad Digital (Linda Castañeda), Linda Castañeda identitate digitala zer den eta zer suposatzen du publikoa egiten duguna azaltzen du.
Jarraian,
taldeka hausnarketa txiki bat egin dugu, identitate digitalari buruzko ondorio
batzuk ateraz:
-Gure
informazioa Interneten jartzean momentuan ez gara kontziente informazioa hori
edonork ikusi dezakeela eta behin gauza bat igota ezinezkoa dela ezabatzea.
-Interneten
bidez askotan kalean ez ditugun gauzak jartzen ditugu. Hau da, gure buruarentzat egokiak ez diren gauzak
publikatzen ditugu.
-Sare
sozialak erabiltzen ditugunean ausartagoak gara kalean baino, aurrez aurre ez
gaudelako.
-Beraz,
hau guztia esanda, gauzak ondo pentsatu behar ditugula edozer igo baino lehen
ondorioztatzen dugu, ekarri ahal dituzten arazoaz kontziente izanik.
Gaiarekin
amaitzeko,Jordi Adell IKTn aditua denaren bideo bat jarri digu, non gaitasun
digitalari buruz hitz egiten digu, kontzeptuak argituz eta hauen mapa
kontzeptual bat eginez.
Ondoren taldeko proiektuarekin jarraitu dugu, 3
ematekoa eginez ( 4, 5.5 eta 5.6 aktibitateak). Eta klaseak amaitzeko,
Delicious eta scoop.it aplikazioen funtzionamendua azaldu digu (erreferentziak
gordetzeko erremientak). Bertan bakoitzak 7 helbide interesgarri gorde ditugu
Siteren 3.emotekoaren barruan sartzeko.
Laburbilduz, esan dezaket, oso interesgarria
iruditu zaidala gaurko gaia, igotzen dugun informazioa ekarri ahal dituzten
arazoaz eta ondorio txarrez benetan kontziente izan behar garelako.
2014ko azaroaren 24an
Gaur berriz, aste honetan emandakoa gogoratzen eta geratzen zaizkigun egunak planifikatzen hasi gara: taldeko
aurkezpenak, blogen lanak…
Hau komentatu ostean, teoriari buruz hitz egiten hasi da irakasleak; gaurko gaia IKT-ak haur hezkuntzan izanik. Teoria zati hau Power Point baten bidez aurkeztu digu. Laburbilduz, IKTak hezkuntzan nola txertatzen ari diren azaldu digu; honekin batera teknologia berrien eragina eskolan ere ageria dela eta IKTak eta berrikuntza didaktikoa oreka errealista sustatu behar dutela.
Jarraian, bideo batzuk jarri ditu gero guk hauen inguruan hausnartzeko.
- Lehenengoa: Ikasleak gelan daude andereñoak esandakoa errepikatzen eta bat- batean gizon bat agertzen da IKTak ezartzeko proposatzen. Ideia: Nahiz eta IKTak eskolan ezarri metodologia berdina dela, errepikamenaren bidez ikasten dutelako, soilik aldatzen da pizarra erabili beharrean arbela digitala erabiltzen dutela.
- Bigarrena: umeak etorkizunerako hezi behar ditugu, kontuan izanda nagusiak direnean egongo diren aldaketak eta haien lanera bideratuz. Bi egoera agertzen dira; bata klase tradizionala eta gero etorkizunean lan tradizionalak egiten eta beste egoeran klase berritzaileak IKTaren erabilerarekin eta etorkizunean lan egiten ordenagailu eta teknologia berrien bidez. Baina zein da benetan egokia? Bien arteko proportzioa izango litzateke.
Esan dezakegu, beraz, arriskutsua dela IKTak ezartzea planteamendu berritzaile
batez egiten ez badugu, hau da,
metodologia aldatzen ez badugu ez du ezertarako balio teknologia berrien
aplikazioa. Bestetik, haur hezkuntzan IKTak neurriz erabili beharko genituen nire ustetan. Baliabide lagungarri
bezala erabiltzea egokia iruditzen zait adibidez.
Bideoekin amaitu eta gero, Symbaloo aplikazioa zer den azaldu digu: aplikaziok idaz-mahian bilduta agertzen
dira aplikazio honen bidez.
Eguna bukatzeko, lan- proiektuarekin jarraitu dugu (hipotesiak formulatzen hain zuzen ere).
2014ko abenduaren 1ean
Gaur IKT ikasgai honen azken klasea izan da. Lehenengo orduetan lana bukatzen utzi digu irakasleak; jarraian 11etan talde bakoitzak bere proiektuaren aurkezpena egiteko.
Gure kasuan, Siteko lanari azken pintzelkada eman diogu eta aurkezpena power point batean presatatu dugu, gero prezira pasatzeko.
11etan gure aurkezpena izan da, lehenengo taldea izan gara. Gurea egin eta gero besteena entzun ditugu.
Azkenik, irakasgai honekin bukatzeko, blogaren inguruko azken azalpen batzuk eman dizkigu, hala nola, erlojua nola kokatzen den blogean edo lizentzia nola izan ahal genuen.
Hau esanda, bakoitzak libre izan du bere blogean arakatzen jarraitzeko eta ni honetan nago, blog honen azken astekaria idazten.