2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna

Abestien bidez gorputz atalak ikasten...

Gaur, gorputz atalak lantzeko oso aproposak diren hainbat abesti aurkeztuko ditut. 

  • Lehengo hau tradizioala ez izan arren, oso originala eta polita iruditzen zait:
SORTZEN ABESTIA


  •  Bigarren hau, seguraski denok dakigun abestia dela:
OH BUGGI BUGGI ABESTIA

2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

Abestiak definitzen

Guztiok dakigu abesti bat zer den. Wikipedia (2013)-ren arabera; Musikan, abestia edo kantua giza ahotserako sortutako konposizio musikala da. Abestiaren osagarri gisa musika tresnak erabil daitezke, baina a capella ere abes daitezke. Abestien letrak gehienetan poetikoak eta erritmikoak izaten dira, baina bertso erlijiosoak edo prosa librekoak ere izan daitezke.



Lehen esan dudan bezala, haurrak abestien bidez milaka gauza ikas dezakete:

  • Abestien letrak ikasita, hitz berriak eta hauen esanahia ikasi. Horrela, umeen bokabularioa handitzen joaten da.
  • Umeek abesten dutenean hitz egin behar dutenez, haien ahozkera eta haien ahozko hizkuntzarekiko trebetasun maila handitu egiten da. 
  • Umeen oroimenaren garapenerako baliagarria izaten da ere, zeren eta umeek abestiaren letra entzun eta ikasi behar dute, eta gero, abestiaren letra gogoratu behar dute gelan kantatzeko edo etxean gurasoei irakasteko, adibidez.
  • Haien herriko kultura eta ezaugarriak aztertzeko eta ikasteko aukera izaten dute. Euskal Herriko abesti zaharrak ikasten badituzte, adibidez, haien herriko tradizioak ikasiko dituzte eta nagusiak egiten direnean, haien seme-alabei abesti berak irakasten badiete, kultur transmizio bat egongo da belaunaldiz belaunaldi. Horrela, antzinako kontuak, ohiturak eta kantak ez dira inoiz galduko. 
  • Gorputz hezkuntza lantzeko, oso garrantzitsua da musika erabiltzea. Honekin haurrak bere kontrol erritmikoa lantzen du, eta koordinazioa ere hobetu dezake.

Amaitzeko esan beharra daukat umeentzako kantatzea eta musika entzutea ariketa dibertigarria iruditzen zaiela. Gehienak oso ondo pasatzen dute abesterakoan eta asko gustatzen zaie dantza egitea eta abesti berriak ikastea. Beraz, umeen garapenerako ona den ekintza bat haien gustukoa izaten da eta, horregatik, nire ustez, ez da inoiz galdu behar Haur Hezkuntzan abestiak lantzeko ohitura.


Abestien mundua

Andrea García (2012)-ren arabera, musika funtsezko elementua da hezkuntza sistemaren lehenengo etapan, 0-6 urte artean, oso garrantzitsua baita haien garapenerako.
 
Hitz egiten laguntzen die, entzumena zorrozten, mugimendu ezberdinak lantzen  eta  baita garapen intelektual eta sensorialan ere. Adin honetan, umea  gorputz hezkuntza erabiltzen eta gizartean aktiboki integratzen hasten  da, musikak bere eguneroko jarduerak autonomiaz egiten laguntzen baitio. Gainera, bere burua eta ingurua babesten hasten da, eta beste  pertsonekiko harremanak zabaltzen ditu. 
 
Niretzat musikak gaitasun berezi bat dauka, pertsonak  elkartzen dituela. Musikarekin harremanetan bizi den ume batek, segur aski  erreztasun  gehiago izango dituela beste umeekin elkartzeko eta jolasteko. Segurtasun emozionala, konfiantza, kolaboratzeko gogoak eta besteekiko sentiarazten du. 
 
Baina  ba al dakigu benetan abesti bat zer den? Zein dira hauen benetako  helburuak?  Zer eskaintzen digute abestiek? Sentimenduekin zerikusia dute? eta sormenarekin?... jarraian proposatutako galderak erantzuten  ahalenginduko naiz, horretarako mundu hau barrutik aztertu beharko dugu!! Goazen ba!! 





Musika Haur Hezkuntzan

Abestiekin hasteko, aurkitutako bideo interesgarri bat usten dizuet; La importancia de la musica en los niños. Bideo honetatik esaldi honekin geratzen naiz: "umeei ez diegu musika irakasten baizik eta musika erabiltzen dugu beste edozein gauza irakasteko bide moduan; hala nola, koloreak, gorputz atalak, hizkuntz ezberdinak, zenbakiak..."


 

Ipuinak definitzen

Edonori galdetuz gero, ipuin bat zer den esaten jakingo du, baina baliteke definitzen saiatzean arazoak aurkitzea. Pertsona guztiek dakite ipuin bat zer den, baina ez da erraza ipuina definitzea.
 
Wikipediaren arabera (2014), Ipuina edo istorio laburra literaturako genero bat da, betiere prosaren barruan. Ipuin mota nagusietako bat, gaur egun, haurrentzako ipuina da. Irudimenak sortutako alegiazko kontakizuna da Etimologikoki hitz erabiliena ipuin da baina euskaraz baditugu ipuinei erreferentzia egiteko beste hitz batzuk: alegia, elezahar, kontu, kontakizun, istorio, abentura, eleberri, narrazio, nobela...
 
Ipuinen mundua oso zabala da. Edozein gairi buruzko ipuinak aurki ditzakegu, hala nola, fantasiazkoak, mitologiazkoak, didaktikoak, hizkuntza lantzeko ipuinak, ongi pasatzeko egindako ipuinak...

Liburuekin mundu zoragarrietara joan edota abenturazko istorio zoragarri baten pertsonaia izan zaitezke. Ipuinak irakurtzean gure irudimena piztu egiten da. Horregatik, ipuinak txiki txikitatik presente egon behar dira haurren inguruan, izan ere horrela, irakurzaletasuna bultzatuko dugu eta irakurzaletasuna oso tresna erabilgarria eta aberasgarria da etorkizunerako. 

 
Tradiziozko puin bat usten diziet, Txanogorritxu. Txikitan asko gustatzen zitzaidan ipuina da eta praktika egonaldian egunero ikusi eta gero oraindik gehiago gustatzen zait, oroitzapen ugari datorkit burura, goazen pentsatzera eta hausnartzera!





2014(e)ko azaroaren 2(a), igandea

Ipuinen mundua

Ipuinak gaur egun haur hezkuntzan erabiltzen diren baliabide garrantzitsuena bihurtu dira. Informazio, formazio eta ikaskuntza tresna dira; imaginazioa, sormena eta umeen jakin-mina aktibatzen duena.
 
Garazi (2011) bere blogean idatzitakoaren arabera, Ipuinak gaitasun komunikatiboak lantzeaz gain, gaitasun kognitiboak, afektiboak, etab lantzen laguntzen digu. Ipuina lantzen dugunean, birkontatze hutsean geldi ez dadin, saiatzen gara horretarako maiz ulermen aktibitate batzuk egiten.
  
Baina ba al dakigu benetan ipuin bat zer den? Zein dira hauen benetako helburuak? Zer egin dezakegu ipuinak modu dibertigarri batean kontatzeko? Zein teknika erabiliko ditugu? Zer egin dezakegu umeek ipuinak aztertzeko eta lantzeko? Zer eskaintzen digute ipuinek? Sentimenduekin zerikusia dute? eta sormenarekin?... jarraian proposatutako galderak erantzuten ahalenginduko naiz, horretarako mundu hau barrutik aztertu beharko dugu!! Goazen ba....