2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

Ipuinak definitzen

Edonori galdetuz gero, ipuin bat zer den esaten jakingo du, baina baliteke definitzen saiatzean arazoak aurkitzea. Pertsona guztiek dakite ipuin bat zer den, baina ez da erraza ipuina definitzea.
 
Wikipediaren arabera (2014), Ipuina edo istorio laburra literaturako genero bat da, betiere prosaren barruan. Ipuin mota nagusietako bat, gaur egun, haurrentzako ipuina da. Irudimenak sortutako alegiazko kontakizuna da Etimologikoki hitz erabiliena ipuin da baina euskaraz baditugu ipuinei erreferentzia egiteko beste hitz batzuk: alegia, elezahar, kontu, kontakizun, istorio, abentura, eleberri, narrazio, nobela...
 
Ipuinen mundua oso zabala da. Edozein gairi buruzko ipuinak aurki ditzakegu, hala nola, fantasiazkoak, mitologiazkoak, didaktikoak, hizkuntza lantzeko ipuinak, ongi pasatzeko egindako ipuinak...

Liburuekin mundu zoragarrietara joan edota abenturazko istorio zoragarri baten pertsonaia izan zaitezke. Ipuinak irakurtzean gure irudimena piztu egiten da. Horregatik, ipuinak txiki txikitatik presente egon behar dira haurren inguruan, izan ere horrela, irakurzaletasuna bultzatuko dugu eta irakurzaletasuna oso tresna erabilgarria eta aberasgarria da etorkizunerako. 

 
Tradiziozko puin bat usten diziet, Txanogorritxu. Txikitan asko gustatzen zitzaidan ipuina da eta praktika egonaldian egunero ikusi eta gero oraindik gehiago gustatzen zait, oroitzapen ugari datorkit burura, goazen pentsatzera eta hausnartzera!