2014(e)ko azaroaren 2(a), igandea

Garrantzi izugarria...

Esan dudan bezala, Ipunak eta abestien inguruan arituko naiz blog honetan. Ricardo Baroja (u.b)-ren arabera, Haur Hezkuntzan, ahozkotasuna egunero sistematikoki lantzen dugun arloa da. Etapa honetan garrantzia berezia du, haurrak hizkuntza bereganatzen ari direlako eta batzuentzat, euskara bigarren hizkuntza delako. Aho hizkuntzaren menperatzeak zerikusi handia du gainontzeko arloen barneraketarekin, hau da, funtsezko tresna bilakatzen da bertze arloak bereganatzeko ere. Errutinak, bizipenak azaltzea, aktibitate baten aurkezpena egitea, nahien eskaera… urte osoan zehar, egunero landuko ditugun aktibitateak dira.

Aho hizkuntza lantzeko baliabide ugari erabiltzen ditugu besteak beste ipuinak, olerkiak, kantak, etab. 

Nire ustez, bi jarduera hauek haur hezkuntzan duten garrantzia ikaragarria da, hauen bidez, umeak edozein motatako edukiak ikas dezaketelako eta gainera modu motibagarri eta dibertigarri batez. Hasiera emateko, bi errekuntzo hauen informazio orokor bat emango dut nire ikuspuntutik.