2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

Abestiak definitzen

Guztiok dakigu abesti bat zer den. Wikipedia (2013)-ren arabera; Musikan, abestia edo kantua giza ahotserako sortutako konposizio musikala da. Abestiaren osagarri gisa musika tresnak erabil daitezke, baina a capella ere abes daitezke. Abestien letrak gehienetan poetikoak eta erritmikoak izaten dira, baina bertso erlijiosoak edo prosa librekoak ere izan daitezke.



Lehen esan dudan bezala, haurrak abestien bidez milaka gauza ikas dezakete:

  • Abestien letrak ikasita, hitz berriak eta hauen esanahia ikasi. Horrela, umeen bokabularioa handitzen joaten da.
  • Umeek abesten dutenean hitz egin behar dutenez, haien ahozkera eta haien ahozko hizkuntzarekiko trebetasun maila handitu egiten da. 
  • Umeen oroimenaren garapenerako baliagarria izaten da ere, zeren eta umeek abestiaren letra entzun eta ikasi behar dute, eta gero, abestiaren letra gogoratu behar dute gelan kantatzeko edo etxean gurasoei irakasteko, adibidez.
  • Haien herriko kultura eta ezaugarriak aztertzeko eta ikasteko aukera izaten dute. Euskal Herriko abesti zaharrak ikasten badituzte, adibidez, haien herriko tradizioak ikasiko dituzte eta nagusiak egiten direnean, haien seme-alabei abesti berak irakasten badiete, kultur transmizio bat egongo da belaunaldiz belaunaldi. Horrela, antzinako kontuak, ohiturak eta kantak ez dira inoiz galduko. 
  • Gorputz hezkuntza lantzeko, oso garrantzitsua da musika erabiltzea. Honekin haurrak bere kontrol erritmikoa lantzen du, eta koordinazioa ere hobetu dezake.

Amaitzeko esan beharra daukat umeentzako kantatzea eta musika entzutea ariketa dibertigarria iruditzen zaiela. Gehienak oso ondo pasatzen dute abesterakoan eta asko gustatzen zaie dantza egitea eta abesti berriak ikastea. Beraz, umeen garapenerako ona den ekintza bat haien gustukoa izaten da eta, horregatik, nire ustez, ez da inoiz galdu behar Haur Hezkuntzan abestiak lantzeko ohitura.